XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ainguru Gabriel joan zeion berri handi horren emaitera: salutatu zian egun oroz haren ondotik fidelek erraiten dutugun hitzez: Salutatzen zutut, Maria, graziaz bethia, Jauna duzu zoureki, benedikatu zira emazte ororen artian.

Hitz hoien entzutiak ahalketu eta izitu zian Birjina umila: Etzitiala izi, dio Ainguriak, Jinkoaren aitzinian grazia ukhen duzu: ama izanen zira, eta zoure semiari izena emanen deiozu: Salbazalia.

Houra dukezu zeluko Jinkoaren Semia.

Mariak, Birjina egoiteko boto egin beitzian Jinkoari, Ainguriari ihardetsi zeion: Noula hori egin ahal daite, eztudanaz geroz gizonareki ezatgutzerik?.

Arrapostu eman zeion Ainguriak, Espiritu-Saintiaren photeriaren berthutez, haren odol Birjinaletik Jinko Semiak harturen ziala khorpitz bat.

Ordian Mariak: Jinkoaren neskatoa nuzu, hala denez gainian haren boronthatia, zuk erran bezala, egin bedi nitan.

Ordian egin zen lau mila ourthez Jinkoak anontzatu eta justoek eguruki obra miragarria: Jinko Semia zelutik jaitsi zen, eta majestate dibinoa gouregatik ezdeustu, Maria Birjinaren sabelian khorpitz baten hartzez.